Cambios

sin resumen de edición
Tradizioz, semea edo alaba etxera ezkontzeko bazen, bien gurasoek elkar hartzen zuten bakoitzak ezkontza berriari zer emango zion. Etxearen ardura ziurtatu eta etxekoenganako izango zituzten betebeharrak zehazteaz gain, elkarbizitzarako arauak eta bikote gaztearen eta lehendik etxeko bizilagun zirenen arteko harremana berbatzen zuten. Era horretako hitzarmenak berebiziko garrantzia zuten forupeko lurraldeetan; jendaurrean ematen zuten fede eta mandak, ezkontzako kontratua edo ''contrat de mariage ''esaten zieten. Kontratu hori sinatzea arazo benetan serioa zen eta bazkariren batekin ospatzen zuten, kontratuko bazkaria, bi aldeetako senideak biltzen zirelarik. Etxera etorriko zen ezkontideak ezkonsaria ekartzen zuen, eta etxera zetorrena neska bazen, arreoa ere ekartzen zuen berarekin batera. Arreo hori, neskaren beraren amaren ardurapean osatzen zuen emaztegaiak neskatotatik.
Inoiz gurasoek beraien kontura ere konpon­ konpon tzen zituzten seme-alaben ezkontzak hauek elkar ezagutu ere egin gabe; ezkontzeko kon­tratua kontratua egin ondoren, bi familiak bildu egiten ziren "ir a vistas" (aurpegi-ikustea egitera joan), halaxe esaten zioten Nafarroan eta Araban.
Familia aberatsetan salbu, ez zuten ohitura­rik oparitzat urreria egiteko (eraztunak edo balio handiko gauzak). Halere, bazen ohitura emaztegaiak senargaiari ezkontza egunerako alkandora edo beste jantziren bat oparitzeko. Ezkontza aurreko egunetan, emaztegaia, ama­rekin edo senitarteko beste emakumeren bate­kin batera, hiriburura joan ohi zen ezkontza­rako jantziak eta galak erostera.
127 728
ediciones