Cambios

sin resumen de edición
=== Ezkontza ===
Ezkontzak bi atal zituen: ezkontza bera, eliz ospakizuna, eta ezteiak edo ezteguak, haren ondorengo jaia. Lehenengoak ez zuen gaur egun duen besteko garrantzirik. Elizkizuna lanegunean izan ohi zen, gonbidatu gutxire­kingutxirekin, lana ia eten ere egin gabe. Ezkontza egu­nean egunean bertan edo handik gutxira bazkaria egi­ten egiten zuten, etxeko seme edo alabaren ezkonti­dea ezkontidea etxean hartzea ospatzeko, edo etxera zeto­rrena zetorrena andrazkoa izanez gero, etxekoandre berriari ongietorria emateko.
Ezkontzeko ez zegoen urtesasoi jakinik; bizi­moduak berak edo lanaldiak zehazten zuen hori. Ahal zela ez ziren Garizuman ezkontzen, ezta abenduan ere, elizak ez baitzuen onar­tzen belaziorik ez ezkontzarik egun horietan. Nahiz eta meza eta belazioko ohikunea ezkontzarako ezinbestekoak izan ez, elizaren aholkuak kontuan izan ohi zituzten.
127 728
ediciones