127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Garai batean, arreoko gauzak ikusgai uzteko ohitura zegoen. Emakume batek, batzuetan jostunak berak, arreoko janzteko eta tresnak aipatzen zituen bertaratutako guztiek entzuteko moduan, eta horrek guztien baiezpena eta esamesa barregarriak eragiten zituen. Zeremonia hori, eztei-bazkariarekin edo kotraezteiarekin batera, etxe berrian sartzeko (etxean sartzea) egiten zen ohikuneen arteko bat zen.
Jazoera garrantzitsu guztiekin gertatzen zen bezala bazkaria atontzen zuten, eztei-bazkaria, etxean egiten zena. Batzuetan, ezkontza egunean egunean bertan egin beharrean, eztei-bazkaria hurrengo igandean egiten zen, eztei-bidaia labur baten ondoren. Egun horretan emazteak emazteak familia berriaren eliz hilerria edo jarlekuaren jarlekuaren jabetza hartzen zuen, eliz hartzea, eta aurrerantzean, etxe berriko hildakoei eskeintzak egiteko ardura hartzen zuen etxekoandre gazteak.
Ezteiak egun batez edota bi edo hiru egunez luza zitezkeen, beti ere, sendiaren mailaren eta diru-baliapideen arabera. Bezperan animaliak hiltzen ziren eztei-bazkarirako jakiak atontzeko. Auzokoen eta sukaldari profesionalen laguntzarekin, etxeko emakumeek prestatzen zituzten jakiak eta jantokia.