Cambios

Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu

14 bytes eliminados, 11:08 8 ene 2018
sin resumen de edición
Gaixoari eskainitako laguntza ez da eritasuna aringarri egiteko bakarrik. Heriotza ondorengo beste bizitza bat dagoelako kristau-sinesmenak apaiza gaisoarekin egotea eskatzen du, gaisoak aukera izan dezan Jainkoarekin bakeak egiteko, eta betiko bizitzara eramango duten Gure Jauna eta Oleazioa hartu, ditzan.
Galdeketetako erantzunetan argi agertu de­nezdenez, orain dela urte batzuk arte Elizakoak age­rian agerian eramaten ziren elizatik gaisoaren etxerai­noetxeraino. Nafarroa eta Arabako hego lurraldeetan, eta hirietan, ikusgarriak izaten ziren prozesiook, hain zen handia euretan parte hartzen zuen jen­detzajendetza. Ifarralderago dauden auzune saka banatuetan, ostera, etxe guztietatik joan ohi zen norbait gaisoaren etxera, eskuan kandela bat hartuta, Eli­zakoak Elizakoak zekartzan apaizari harrera egitera. Jendea­ren Jendearen parte hartze honek, bai kasu batean bai beste­anbestean, heriotza ez zela bakoitzaren edo norbere kontua adierazten zuen; gizarteko jazoera baizik.
Gaixoa hil ondoren, difuntuaren senitarte­koak dolualdian sartzen dira. Aldi berri honen ezaugarririk adierazgarriena eguneroko zeregi­ nak alde batera uztea izango da. Lehenengo do­lualdia hildakoari lurra eman ondoko hileta­bazkariaz amaituko da. Bitartean, auzorik hurbi­lenak edo hildakoaren etxetik gertu bizi diren senideak izango dira etxeko lanen ardura hartu­ko dutenak.
127 728
ediciones