Cambios

Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 11:13 8 ene 2018
sin resumen de edición
Aintzineko legean, hildakoak ez zuen bakarrik inoiz egon behar. Horregatik, gau eta egun zaintzen zuten etxeko eta auzokoek gaubelan, etxean eginiko hileta bat bailitz bezala. Hildakoaren etxeko ateak irekita egongo dira, eta hildakoari otoitz egiten datozenak isilik; horretara, hildakoa datzan gela, otoitz leku bihurtuko da. Han aldare txiki bat atonduko da, gurutze eta guzti, eta kandela iziotuak inguruan, larunbat santuz bedeinkatutako ura eta ereinotz-orriak dituela; azken hauek otoizlariek hildakoaren gainean astin ditzaten. Iluntzean senideak eta auzokoak bertan bilduko dira errosario luzea errezatzeko, salbamenerako kristau-misterioak gogora ekarriz.
Gauean, txandaka zainduko dute hildakoa auzokoek, beraren ondoan iziotuta dagoen lan­piona lanpiona amatatu ez dadin kontu handia hartuz.
Herriko ohiturak aurretiaz erabakita zeukan auzokoen artean zeintzuek eramango zuten hi­lotza sorbalda gainean elizaraino. Ez etxekoek ez senideek ez zuten aintzina andari-zeregin hau hartzen, doluagatik euren leku berezia bete behar zutelako hiletadarraigoan.
127 728
ediciones