Cambios

Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 11:31 8 ene 2018
sin resumen de edición
Sepulturako argiei esangura mistiko bereziak ematen zizkioten, beti heriotza ondoan hildakoaren arimak bizirik irauten zuelakoari atxikiak. Behinolako ogi edo labore oparien ordez, denbora igaro ahala, diruak uzten hasi zen jendea. Apaizari ematen zizkioten, sepulturan hildakoaren aldeko otoitzak (errespontsuak) sepulturan egin zitzan, hildakoak horretara betiko salbamena erdiesteko.
Mende honen erdialdera arte, sepultura edo hilobi sinboliko hauek izan ziren Euskal Herri­ko Herriko alderdi askotan etxeko hildakoen alde otoitz egiteko errezu-leku bereziak.
Beharbada horregatik, hiletetan, kanposan­tuan egiten zen lurperatzeak garrantzia gutxia­go zuen aintzina. Zerraldoari hilerrira lagun­tzen zion jarraigoa, senide eta auzoko gutxi batzuek osatzen zuten. Eta, hildakoari han lur ematen zitzaion bitartean, doluko emakumeak edo mindunak eliz barruan irauten zuten hilobi sinbolikoaren aurrean.
127 728
ediciones