127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Beste batzutan, eta maizago, jazoera arruntak hartzen dira heriolzaren hurbiltasunaren ezaugarritzat. Sineskera hauen arabera, heriotza inguruan dela sumatu ohi dute etxeko txakurraren alarauak, edo gautxoriek, edota garrantzia handiago gabeko beste hainbat gertaerak, ezusteak, zaratak eta abar, esaterako. Gure inkestetan jaso diren heriotz iragarpenok, beste kultura eremu batzuetan azaltzen direnen antz antzekoak dira.
Hiltamuan dagoen gaisoa ardura handiz zaindu zaindu behar da. Orain dela hogetabost urtera arte gaisoa etxean bertan zaindu ohi zen, eta ospitaleetan ospitaleetan gutxi batzuk bakarrik hiltzen ziren. Etxekoak Etxekoak eta auzorik hurbilenak ziren gaisoa zaintzeko zaintzeko ardura hartzen zutenak, eta gaisoak senideen eta adiskiderik minenen bisitia izaten zuen, usu bezala finkatua zegoen gertakaria senideen senideen artean. Senideen eta auzokoen arteko haserreak konpontzeko lagungarri ere izaten ziren ziren batzuetan bisita hauek.
Gaixoari eskainitako laguntza ez da eritasuna aringarri egiteko bakarrik. Heriotza ondorengo beste bizitza bat dagoelako kristau-sinesmenak apaiza gaisoarekin egotea eskatzen du, gaisoak aukera izan dezan Jainkoarekin bakeak egiteko, eta betiko bizitzara eramango duten Gure Jauna eta Oleazioa hartu, ditzan.