127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Galdeketetako erantzunetan argi agertu denez, orain dela urte batzuk arte Elizakoak agerian eramaten ziren elizatik gaisoaren etxeraino. Nafarroa eta Arabako hego lurraldeetan, eta hirietan, ikusgarriak izaten ziren prozesiook, hain zen handia euretan parte hartzen zuen jendetza. Ifarralderago dauden auzune saka banatuetan, ostera, etxe guztietatik joan ohi zen norbait gaisoaren etxera, eskuan kandela bat hartuta, Elizakoak zekartzan apaizari harrera egitera. Jendearen parte hartze honek, bai kasu batean bai bestean, heriotza ez zela bakoitzaren edo norbere kontua adierazten zuen; gizarteko jazoera baizik.
Gaixoa hil ondoren, difuntuaren senitartekoak senitartekoak dolualdian sartzen dira. Aldi berri honen ezaugarririk adierazgarriena eguneroko zeregi zeregi nak alde batera uztea izango da. Lehenengo dolualdia dolualdia hildakoari lurra eman ondoko hiletabazkariaz hiletabazkariaz amaituko da. Bitartean, auzorik hurbilenak hurbilenak edo hildakoaren etxetik gertu bizi diren senideak izango dira etxeko lanen ardura hartuko hartuko dutenak.
Heriotza dela-eta nabari azalduko dira auzokoen arteko lokarriak eta baita lokarriok eskatzen dituzten eginbehar jakinak. Egoera hauetan auzokoen arteko harremanek izan duten garrantzia aipagarria da, elkarren arteko ikusi-ezinak ere erabat gainditzen direla. Halere, inkestetan agerian ikusi dugunez, aspaldi baten gehienbat auzokoak arduratzen baziren ere, gero eta gehiago senideak beregandu dituzte hildakoaren etxeko zeregin horiek.