127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Herriko ohiturak aurretiaz erabakita zeukan auzokoen artean zeintzuek eramango zuten hilotza sorbalda gainean elizaraino. Ez etxekoek ez senideek ez zuten aintzina andari-zeregin hau hartzen, doluagatik euren leku berezia bete behar zutelako hiletadarraigoan.
Hilketariek, zerraldoa zeramatenek, bide jakin jakin eta aldaezina egin behar zuten. Bideok lotzen zuten etxea eta eliza era benetakoz eta sinbolikozsinbolikoz. Ibilbide luze eta, inoiz, zail hauek baserribaserri-herrietan andabideak, guruzbideak, hil bideak bideak edo eleizbideak deitzen dira.
Hileta-jarraigoak prozesioan egingo du bide hori. Aurreren elizako gurutzea joango da, hildakoa elizaraino gidatuko duena. Aldez aurretik, apaiza hildakoaren etxera etorriko da, gorpuaren kargua hartzeko eta berau elizara eramateko. Horregatik, zerraldoaren aurrean joango da errituzko otoitzak eginez. Ibilbidean zehar hil-kanpaiak joaraziko dira, gorpua elizaraino heldu arte.