Cambios

Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 11:15 8 ene 2018
sin resumen de edición
Hileta-jarraigoak prozesioan egingo du bide hori. Aurreren elizako gurutzea joango da, hildakoa elizaraino gidatuko duena. Aldez aurretik, apaiza hildakoaren etxera etorriko da, gorpuaren kargua hartzeko eta berau elizara eramateko. Horregatik, zerraldoaren aurrean joango da errituzko otoitzak eginez. Ibilbidean zehar hil-kanpaiak joaraziko dira, gorpua elizaraino heldu arte.
Hileta-jarraigoan toki agirian eramaten ziren aintzina sepulturarako opariak; serorak edo au­zoko auzoko emakume nagusiak aurrogia eramaten zuen; ezkoandereak argia zeraman, honek ere emakumezkoen artean bere leku jakina zuela. Herri askotan gizonezkoen ilada bi joaten ziren zerraldoaren alde bietan, eskuan argizagi biz­tuak biztuak zituztela.
Hileta-jarraigoa, senideek eta auzoak hilda­koarekin zituzten loturen arabera osatua ze­goen. Odoleko edo erantsiak ziren senideek on­drako taldea osatzen zuten eta, senidetasunaren graduaren arabera hartzen zuten, bai emaku­mezko bai gizonezko, zegokien tokia. Zenbat eta senidetasuna hurkoagoa izan, dolu edo lutua hainbat eta ageriagoa zen soineko eta jan­tzietan, horrek hildakoarekin bakoitzak zuen lo­tura erakusten zuelarik.
127 728
ediciones