127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Hildakoaren senide direnei heriotzaren berri emateko ardura etxekoek hartuko dute. Adierazte hau modu zuzenez egin behar da eta hirugarren gradurainoko senideei jakinarazi behar zaie.
Aspaldi, lur ematearen eguna eta ordua jakinda jakinda gero, auzokoak eurak joaten ziren senideei hil-mezua ematera, euren artean erabakitzen zutela nork nora joan behar zuen.
Etxeko nagusia edo etxekoanderea hiltzean, hildakoak zaindutako etxeko abereei ere aditzera ematen zitzaien heriotza; erleei ere bai, era berezian gainera, argizari gehiago egin zezaten eskatuz, elizako sepulturan argia pizteko.