Aurkezpena

Esta página es una versión traducida de la página Presentacion Casa y familia en vasconia. La traducción está completa al 100 %.

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Gai zabalak lantzen dira, hala nola, etxea eta familia, etxea ez baita hutsik dagoen eraikin bat, bizitzaz betetakoa baizik; hartan familia bat bizi da, hau da, etxe habitatua ikertzen da. Batez ere landa eremuko etxe tradizionala deskribatzen da, nekazari-abeltzain bizimodura bideratua, gune urbanoetakoak baztertu gabe, besteak beste, txaletak eta arrantzale-etxeak.

Lehenik lurraldea eta populaketa moduak ikertzen dira. Isurialde atlantikoan sakabanaketa izan da nagusi; mediterraneoan, aldiz, kontzentrazioa, bien arteko bereizketa-lerroa oso argia izan gabe. Hurrengo blokean etxearen egiturazko elementuen deskribapen analitikoa egiten da. Xeheki aztertzen dira teilatu motak, zimenduak eta hormak, ateak eta leihoak, eta orientazioa. Eraikuntza materialak eskura zeudenak izan dira: zura; harria, halakorik zegoen lekuan, eta, bestela, pezoa. Bertan bizi direnen jardueretara egokituta dago etxea. Barruko banaketa eta apainketarako elementuak ere lantzen dira. Horrez gain, sua, hau da, beheko sua etxearen erdigune moduan, eta argiztapen sistemak; gela bakoitzeko altzari multzoa eta ajuarra eta etxearen garbiketa, arropa eta baxera. Azkenean, etxeko sineskeriak eta errituak jasotzen dira.

Familiari dagokionez, antzina handia izaten zen, eta hiru belaunaldi bizi ziren etxe berean, hala landa eremuan nola eremu urbanoan. Gaur egun, aldiz, familiak kide gutxiago izaten ditu. Familiaren ondarearen transmisioa funtsezko alderdia da, baina hori gauzatzeko moduak desberdinak dira erregimen foraleko lurraldeetan eta erregimen komunekoetan. Atal zabal bat senar-emazteen bizitzaz eta zereginez arduratzen da. Heziketa orokorrean eta balio kultural eta erlijiosoak seme-alabei transmititzeko orduan, amak funtsezko eta nagusitasunezko zeregina izan du. Jatorrizko familiarekiko harremana familiaren barruan asko zaindu den kontua izan da, batez ere herriko jaietan eta familiako elkarretaratzeetan, hiletetan batik bat. Azkenik, ohorea aztertzen da, zeina familiako multzo osoari dagokion; ahaideen arteko elkartasuna; batasuna eta laguntza ematea gaitzik edo umezurtzik baldin bada, eta liskarren eta gatazken konponbidea.

* * *
 

87 herritan egindako landa lana (Araba: 14; Bizkaia: 16; Gipuzkoa: 17; Nafarroa: 27; Euskal Herri kontinentala: 13). 1998an egindako ikerketa kanpaina, altzari multzoarena 1999an eta familiarena eta ahaidetasunarena 2000-2001. urteetan. Liburukiaren argitalpena: 2011.

Sarrera

Hitzaurrea