Cambios

Presentacion Juegos infantiles en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 08:55 27 nov 2017
sin resumen de edición
Euskal gizarteak betidanik jarri du umearengan arreta berezia, aparteko ardura, haurrak hartzen baititu bere baitan etorkizunak dakarren zalantza eta iraganak oparo eskaintzen duen jakintza. Gizaldiz gizaldi, denboran barrena irristatuz, belaunaldi bakoitzak aurre­koarengandik jaso eta hurrengoari eskaini dizkio bere baloreak eta balioak, ohiturak eta azturak, eskubideak eta eskabideak, argiak eta itzalak, jakintzak eta ametsak, jokuak eta jolasak...
Iraganak, denboraren bide luzean barrena, ongi ikasi du orainaren egoerak, pozak eta tristurak azaltzen. Eta etengabeko bidaia honetan beti agertzen zaigu lekuko bera, haurra. Eta haurrarekin batera, jolasa; arbasoengandik jasotako ondasun pedagogikoa; gure ohitu- ren ohituren eta tradizioaren atsedentokia, historiaz osatua; gure nortasun eta izaeraren pausale- kuapausalekua, jakintzaz betea.
Baina, jolasak, herri oso baten historia ezezik, guretariko bakoitzaren historia ere josten du hari finez. Haurtzarotik zahartzarora arte dauden gainerako aro guztietan ere agertzen zaigu beti jolasa. Askotan, jolas berberak dira umetakoak zein nagusitakoak. Beste batzue- tanbatzuetan, berriz, jolasak joku bihurturik azalduko zaizkigu. Zenbaitetan, egoera eta denbora berrietara egokiturik. Baina, beti jolasak, umetatik erakusten eta irakasten.
Haurra, gainera, gizaki biziki bizia dugu, bizi-bizia, heldua bera baino biziagoa,<sup>,</sup> bere inguruko mundu osoa harrapatu eta bereganatu nahi duelako, zentzu osoz eta zentzumen oroz.
127 728
ediciones