Cambios

sin resumen de edición
Hasierako atalean, jaiotzari eskainitakoan, haurren jatorriari zein erditzeari berari buruzko haurren sineskeriak deskribatzen dira. Honako egoera hauek kontatzen dira: edoskitzaroa, jaioberriak jasotzen duen arreta eta jaiotzarekin lotutako sineskeriak. Bataioaren errituala lantzen da, aita-ama pontekoen zeregina, bataioa dela-eta egiten diren oturuntzak eta amaren eginbeharrak erdiberriaroan. Ondoren, lehen haurtzaroa lantzen da, haurra helduen munduan sartzen den aroa. Nerabezaroan lehen jaunartzea egin eta sendotza jasotzen da; horiek haurtzaroa utzi eta gaztarora iragaten deneko unea mugatzen dute.
Bigarren atala gaztaroari eta ''mocería '' deritzenei eskainita dago; horiek oso sustraituta egon dira Araban eta Nafarroan. Dantzak, erromeriak eta herrietako jaiak deskribatzen dira, gazteek elkar ezagutzeko eta gorteiatzen hasteko gune moduan. Atal bana eskaintzen zaie mutilen derrigorrezko soldaduskari eta posizio sozial jakin bateko emakume gazteen jendaurreko aurkezpenari.
Ezkongai harremana eta ezkontza aurreko harremanak aztertzen dira; antzina, ezkontza zekarten horiek. Bai eta landa eremuetan jabetza zeukaten familiek ezkontza zela-eta sinatzen zituzten kapitulazioak ere. Bada, halaber, ezkongai zen emakumeari ematen zitzaion doteari buruzko atal espezifiko bat ere.
127 728
ediciones