Etniker Egitasmoa

Esta página es una versión traducida de la página Proyecto etniker. La traducción está completa al 100 %.

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Etniker proiektuak –José Miguel de Barandiaranek diseinatu zuen– herri bateko bizitza osatzen duten egitate kulturalen erregistro sistematikoa bilatzen du lehenik; ondoren, Euskal Herriko herrietan jasotako materialak sintetizatu eta atlas kultural batean islatu daitezke. Horretarako, honako eskema hau duen estrategia bati jarraitzen zaio:

  • Ikertzailea ikertzen duen herriarekin lotuta dago, leku hartan jaioa delako edo bertan luzaz bizi izan delako, eta horrek ikerketa errazten du, kontatzen dizkioten egitateak ezagutzen dituelako edo euren testuinguruan ulertzen dituelako.
  • Ikertzaile guztiek metodologia bera eta galdetegi bera erabiltzen dute.
  • Tokiko hizkuntzaren eta haren aldagai dialektalaren ezagutzak erraztu egiten dute informatzaileengana gerturatzea eta jasotako datuak interpretatzea.
  • Jasotako informazioa informatzaileen memoria iristen den lekuraino iristen da, bi belaunaldi aurrerago asko jota. Inkesta egindako uneko aldaketak eta egoera ere jasotzen dira.
  • Lurraldeetako bileretan, kideek jasotako datuak aztertzen dira, egiaztatzeko eta ziurtatzeko ikuspegia zuzena dela.

Atlasaren ikerketa esparrua Euskal Herria deritzoguna da, bi zatitan banatua: bat penintsularra, Espainiako Estatuaren barruan, bi administrazio politikorekin: Euskal Autonomia Erkidegoa, barnean hartzen dituela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoak, eta Nafarroako Foru Erkidegoa; eta bestea kontinentala, Frantziako Estatuaren barruan, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barnean hartzen dituela, Pyrénées Atlantiques departamendukoak.

Etniker proiekturako, Barandiaranek galdetegi bat idatzi zuen, Europako etnologia foroetan formulatutako gomendioak aintzat harturik, Guía para una encuesta etnográfica (Inkesta etnografiko baterako gida) izenburuarekin, eta galdetegi hori da Etniker Taldeetako kideek darabiltena Atlasaren ikerketa kanpainetarako. Gaika sailkatutako 840 galderak osatzen dute.

Horren emaitza diren lan etnografikoak hainbat argitalpenetan plazaratu dira, hala nola Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Anuario de Eusko Folklore, Ohitura, Boletín Etniker-Bizkaia eta Bulletin du Musée Basque de Bayonne.