Cambios

sin resumen de edición
<languages></languages>
== Jabetza komunala eta haren aprobetxamendua ==
Funtsezkoa da jabetza komunalaren eta jabetza pribatuaren arteko bereizketa ezartzea. Garrantzitsua da ondasun komunalen eta udal jabetzako ondasunen arteko desberdintasuna adieraztea ere. Gure informatzaile edadetuenek oso aintzat hartzen dute bereizketa hori. Komunalei buruz aritzeko, herri batzuetan, herriaren jabetza diren lursailak edo basoak aipatzen dituzte, jabetzat udala dituenetatik bereizita. Leku batzuetan, batez ere gaur egun, nahasketa dago komunalaren eta udalaren jabetza denaren artean.
Familia batzuek mende batetik gora zeramaten maizter izaten baserri berberetan, eta haiek erostea erabaki zuten, jabe izatea erraztu dien legea baliatuz. Arautegi horrek aukera eman du urte askoan aldatu gabe zeuden alokairuak eguneratzeko ere, eta, kasu batzuetan, maizterrak egoztea ahalbidetu du. Gaur egun familia bakoitza bizi den etxearen jabe izaten saiatzen da, eta gutxiago dira alokatutako etxean bizi direnak.
 {{DISPLAYTITLE: XVIII. JABETZA -ERREGIMENA. JABETZA KOMUNALA ETA JABETZA PRIBATUA}} {{#bookTitle:Nekazaritza Euskal Herrian|Agricultura_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones