Laburpena

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

La Alimentación Doméstica en Vasconia (Etxeko Elikadura Euskal Herrian) EUSKAL HERRIKO ETNIKER taldeek buruturiko ikerketa lan etnografikoa da, On Joxemiel Barandiaranek zuzenduri- ko lana berau eta Euskal Herriko Atlas Etnografikoa izango den obraren lehenengo liburua.

Elikaduraren gaia jorratzeko erabili izan den galdekizuna Guía para una encuesta etnográfica da (I kap. Grupo Doméstico, 37-38. itaunak). Bertan arakatzen dena funtsean familiaren barruko ohizko elikaduraren gaia da, jatekoen prestakuntza, kontserbazio erak eta mende honetan zehar gertatu izan diren aldaketak. Honen guzti honen osagarri eta ardatz bezela hoietan gertatzen diren ohitura eta ospakizunen berri ematea.

Ikerketa honen esparrua egungo Euskal Herria izan da, Europako mendebalde inguruan kokatu eta iparraldean Aturri ibaitik hasi eta hegoaldeko Ebro ibairaino hedatzen den herria. Egun administrazio politiko bitan bananduta dago, Espainiako estatua bata (gaurko Euskal Herriko Komunitate Autonomoa eta Nafarroako Foru Komunitatean gauzatzen den zatia) eta Frantziako Pyrénées Atlantiques deritzaien Departamentuan bestea. Guztira lurralde honek 20.531 km2 ditu eta bertan bizi den biztanlegoa 2.937.151 lagunekoa (1990. urtean).

Inkestak eta tokian tokiko lanak lurraldeka banaturiko 74 herritan egin izan dira: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde (Nafarroa-Beherea, Lapurdi, Zuberoa) eta Nafarroan. Herri honeek aukeratzean kontutan izan diren kriterioak ikerketa-gunearen lurralde-banaketa eta bertako eskualde ugaritasuna (baserria, hiria eta kostaldea) izan dira.

Bai liburu honetan, bai honen ostean gure Atlasa osatuz etorriko direnetan ere, ikerketagai nagusia Euskal Herriko gizataldea aztertzea izango da. Ohizko elikaduraren gai honen ondoren beste hainbat izango dira aztergai, esaterako: etxea, jazkera, familia eta beronetako harreman juri- dikoak, aldi eta adin-aldaketa ohikuneak eta familia barruko zein auzoko harremanak, ohizko medikuntza, erlijiotasuna, urtean zeharreko jai-kalendrera eta bizimoduak.