Cambios

Resumen Casa y familia en vasconia/eu

10 bytes eliminados, 08:51 23 nov 2018
m
Texto reemplazado: «km<sup>2</sup>» por «km²»
Atlas Etnografikoak Euskal Herriko giza taldeak ditu aztergai askotariko adierazpenetan; era berean, kultura tradizionala aintzat hartzen du, XX. mendetik XXI. mendera arte erregistratu izan den legez, bai eta egindako eraldaketak ere.
Landa-azterketa Euskal Herriko lurraldean egin da, Europako mendebaldean, Aturri ibaiaren (iparraldean) eta Ebro ibaiaren (hegoaldean) artean zabaltzen den esparruan. Batetik, Estatu espainiarrean bildutako administrazio politiko bik osatzen dute (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa), eta, bestetik, Pirinio Atlantikoetako departamendu frantsesak. Guztira, 20.531 km<sup>2</sup>km²-ko azalera du, eta 3.099.723 biztanle (2010eko errolda penintsulako Euskal Herriarentzat, eta 2008koa, aldiz, Euskal Herri kontinentalarentzat).
Landa-lana zazpi probintzietako laurogeita zazpi udalerritan egin da: Araba (14), Bizkaia (16), Gipuzkoa (17), Nafarroa (27), Behe Nafarroa (9), Lapurdi (2) eta Zuberoan (2), hain zuzen ere. Inkestatutako udalerriak hautatzeko, aztergai den lurraldearen eskualde-aniztasuna hartu da aintzat, bai eta aztertutako guneena ere (landa, hiri edo kostaldeko guneak). Erabilitako galdera-sorta etnografikoa Barandiaranek 1974. urtean argitaratutako ''Guía para una encuesta etnográfica ''lanean dago jasota (I. eta II. kapituluak. Etxeko taldea eta Etxeko taldearen erabilerak), eta honakoei erreferentzia egiten dieten galderei dagokie: ''Etxea ''(11tik 36ra bitarteko galderak), ''Familia ''(105etik 121era bitarteko galderak), ''Senar-emazteen arteko harremanak ''(122tik 133ra bitarteko galderak); horiek guztiak I. kapituluan daude; era berean, II. kapituluko ''Altzariak ''ataleko galderak jaso dira (1etik 14 bitarteko galderak).
127 728
ediciones