Cambios

Resumen Ritos funerarios en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 08:42 19 jul 2019
m
FuzzyBot trasladó la página Ritos funerarios en vasconia RESUMEN/eu a Resumen Ritos funerarios en vasconia/eu sin dejar una redirección: Parte de la página traducible «Ritos funerarios en vasconia RESUMEN»
<languages></languages>
''Ritos Funerarios en Vasconia ''(Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian) Euskal Herriko Etniker Taldeek eginiko ikerlan etnografikoa da, On Joxemiel Barandiarangoak eratutako Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren zati dena. Liburu hau, Atlaseko X.a, gaurdaino argitaratuen artean hirugarrena da. Aurreragoko biak, ''La Alimentación Doméstica en Vasconia ''(Etxeko Elikadura Euskal Herrian) eta ''Juegos Infantiles en Vasconia ''(Haur Jokoak Euskal Herrian) 1990ean eta 1993an kaleratuak dira.
Ikerlana Euskal Herrian egin da, Europako mendebaldean, iparraldean Aturri ibaitik hasi hegoaldean Ebro ibairaino hedatzen den herrialdean. Espainiako Estatuko bi administrazio politikok (Euskal Autonomi Elkartea eta Nafarroako Foru Komunitatea) eta Frantziako Pyrénées Atlantiques Departamentuak osatzen dute hau. Guztira 20.531 km<sup>2</sup> ditu eta 2.937.151 biztanle (1990. urteko datuak).
Tokian tokiko lana Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoa-ko Zuberoako 85 herritan egin da. Herriok aukeratzeko erizpide, ikertu nahi izan den lurralde bakoitzeko banaketa berezia eta eskualde-moten ugaritasuna (baserria, hiria eta kostaldea) hartu izan dira kontuan. Erabilitako galdeketa etnografikoa ''Guía para una encuesta etnográfica ''(Inkesta etnografikorako gida, II. kap., «Etxeko taldearen ohiturak») izan da, On Joxemiel Barandiarangoarena, eta bertan heriotzaren ohikuneei eskaintzen zaizkien galderak batipat (II. 238tik II. 272ra arteko itaunak).
Obraren hariari jarraituz, heriotzarekin lotura duten ohikuneek beraiekin batera dakartzaten ekintzak deskribatzen dira. Hasteko hildakoaren etxean egiten direnak: hilzoria, Elizakoak, hilme-zukariak, hilaren beztitzea, gaubela. Gero hilkutxa elizaraino eramateari lotzen zaizkionak: andabideak, ahokuaren osakera eta dolu jantziak, aurrogia eta eskeintzak, hileta-meza.
9794
ediciones