Cambios

TRATOS NORMAS Y FORMULAS INFANTILES/eu

4 bytes añadidos, 12:27 1 feb 2019
sin resumen de edición
Haur batek objektu bat jasotzen baldin badu beste batek emana, eta gero eman dionak eskatzen baldin badio, formula bat errezitatuz erantzuten dio; horren bertsiorik laburrena Pipaónen (A), Barakaldon, Durangon, Getxon, Trapagaranen (B) eta Zangozan (N) jaso da, eta honela dio:
:''Santa Rita, Rita,'':''lo que se da no se quita.''
''lo que se da no se quita.'' :(“Santa Rita, Rita, emandakoa ez da kentzen.”)
== Aurkikuntzak. gauzak aurkitu ==
Haur batek objektu bat aurkitzen duenean eta bere lagunetako batena delako susmoa duenean, goraki ematen du aurkikuntzaren berri, zehaztu gabe zein den objektua. Aldarri horretarako erabilitako formula, aldaketa txikiekin jasoa Apilaizen, Agurainen (A), Durangon, Getxon, Trapagaranen (B), Allon, Artaxoan eta Tuteran (N), honako hau da:
:''Una cosa me he encontrado cuatro veces lo diré'' :''si no aparece el dueño para mí me la quedaré.''
:(“Gauza bat aurkitu dut, lau bider esango dut / jabea agertzen ez bada neuretzat izango da.”)
Aldarri horiek entzutean, taldeko kide bakoitzak bere patrikak miatzen ditu objektua berarena den egiaztatzeko. Inor ez baldin bada objektua falta dela ohartu, hura aurkitu zuenak berarentzat hartuko du, eta lau edo bost aldarriren ondoren ezin da jada erreklamatu.
127 728
ediciones