Translations:Política de privacidad/20/eu

Revisión del 13:14 26 feb 2020 de Admin (discusión | contribuciones) (Página creada con «# Gaur egun gure bezero bazara edo bezero potentziala bazara, zure enkarguak kudeatzeko, eskatutako zerbitzuak emateko (eta, irakaskuntzaren esparruan, eskolak emateko, itz...»)
(dif) ← Revisión anterior | Revisión actual (dif) | Revisión siguiente → (dif)
  1. Gaur egun gure bezero bazara edo bezero potentziala bazara, zure enkarguak kudeatzeko, eskatutako zerbitzuak emateko (eta, irakaskuntzaren esparruan, eskolak emateko, itzulpenak egiteko, euskarari buruzko ikerketa-jardueretarako eta dibulgaziorako…).
  2. Zurekin dauzkagun harremanei eusteko eta zurekin komunikatzeko, eta kontratu bidezko harremana edo harreman komertziala kudeatzeko, barruan hartuta salmenta osteko zerbitzuak eta bermea, zerbitzuen kudeaketa eta fakturazioa, edota eskatutako produktuak.
  3. Gure webgunearen erabiltzaile hutsa bazara eta hondino bezero ez bazara, on-line egiten dizkiguzun eskariak bideratzeko.
  4. Zure curriculumeko datuak ematen badizkiguzu edo zure curriculuma bidaltzen badiguzu, zurekin harremanetan jartzeko eta garatu genitzakeen aukeraketa-prozesuak kudeatzeko.
  5. Zure interesen arabera zuretzat egokiak izan litezkeen produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko; erabiltzaile nahiz bezero moduan zure esperientzia hobetzeko; gure zerbitzuak gehiago garatzeko, pertsonalizatzeko eta hobetzeko, erabiltzaileen edo bezeroen lehentasun, esperientzia edo zailtasun arrunten edo pertsonalen arabera; profil komertziala landu ahal izango dugu emandako informazioa oinarri hartuta, baina ez dugu erabaki automatizaturik hartuko profil horretan oinarrituta.
  6. Bi kasuotan, zurekin harremanetan jarraitzeko eta zurekin komunikatzeko, iritzi- edo gogobetetasun-inkestak egiteko eta gure jarduerei, produktuei edota zerbitzuei buruzko informazioa zuri bidaltzeko (publizitate-mezuak eta mezu komertzialak barruan direla, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren helburuetarako).