Translations:Proemio Alimentacion domestica en vasconia/6/eu

Aintzinako euskal bizierak jasotea derrigorrezkoa dugu, egungo bizimoduak hauek guztiz itxuraldatu eta desagerrerazi baino lehen. Horregaitik ezinbestekoa deritzaiot euskal lurraldeetako eskualde ezberdinetan egindako monografiak argitaratzeari. Hori zela-ta, 1969.ean, eta lau urte lehenago Europan Nazioarteko Konferentziak ezarritakoari jarraituz, Guía para una encuesta etnográfica egin nuen: Berau dugu ETNIKER taldeek Euskal Herriko lau alderdietan erabili izan duten inkesta.