Translations:Resumen/29/eu

Revisión del 13:20 4 may 2017 de Admin (discusión | contribuciones) (Página creada con «Landa-lana zazpi probintzietako laurogeita zazpi udalerritan egin da: Araba (14), Bizkaia (16), Gipuzkoa (17), Nafarroa (27), Behe Nafarroa (9), Lapurdi (2) eta Zuberoan (2...»)
(dif) ← Revisión anterior | Revisión actual (dif) | Revisión siguiente → (dif)

Landa-lana zazpi probintzietako laurogeita zazpi udalerritan egin da: Araba (14), Bizkaia (16), Gipuzkoa (17), Nafarroa (27), Behe Nafarroa (9), Lapurdi (2) eta Zuberoan (2), hain zuzen ere. Inkestatutako udalerriak hautatzeko, aztergai den lurraldearen eskualde-aniztasuna hartu da aintzat, bai eta aztertutako guneena ere (landa, hiri edo kostaldeko guneak). Erabilitako galdera-sorta etnografikoa Barandiaranek 1974. urtean argitaratutako Guía para una encuesta etnográfica lanean dago jasota (I. eta II. kapituluak. Etxeko taldea eta Etxeko taldearen erabilerak), eta honakoei erreferentzia egiten dieten galderei dagokie: Etxea (11tik 36ra bitarteko galderak), Familia (105etik 121era bitarteko galderak), Senar-emazteen arteko harremanak (122tik 133ra bitarteko galderak); horiek guztiak I. kapituluan daude; era berean, II. kapituluko Altzariak ataleko galderak jaso dira (1etik 14 bitarteko galderak).