Cambios

LOS RITOS FUNERARIOS EN IPARRALDE/eu

520 bytes añadidos, 08:45 22 jul 2019
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
Kleroaren eragina ez da jada lehen izandakoa, eta “Elizaren politikak” ez ditu belaunaldi berriak arduratzen. Argi eta garbi, erritualak bilakaera bat izan du, baita hilaren aurreko jarrerak ere; laikoak egoera berriei aurre egin beharrean daude gero eta gehiagotan (klero murritza, bizitza estiloaren eta pentsamoldearen deskristautze nabarmena, heriotzaren merkatua, familia desegituratuak, eta abar). Badoan antzinako mundu horrek, lagunduko du iragartzen dena eraikitzen?

Kostaldean, barnealdearekiko erabateko haustura hautematen da. Han, heriotza etxeko testuingurutik eta auzokideen gizarteak osatzen duen markotik aparte tratatzen da. Kristauei dagokienez, beste inon baino gehiago, ezaxolatasunaren erdian egin behar dute bere fedea, kasurik onenean.

Horiek dira aztertu ditugun hiru bideak, eta bereziki lehenengoa, hau da, gaur egungo hileta errituaren egoera mendietan, barnealdeko lur behereetan eta kostaldean. Praktikak eta haien aldaerak kontu handiz deskribatzen zentratu gara: gizabanakoen eta egoeren arteko harremanak nabarmentzen saiatu gara (gure kulturaren oinarri den baina gaur egun Ipar Euskal Herriko etnologian batere interesik piztu ez duen auzokideen gizarteak adierazteko duen modua ikusteko xedez). Kostaldeko ingurune urbanizatua aztertu dugu haren alderdirik aurreratuenean, “modernizazioaren” bidean. Hemen eta han izandako aldaketa berriak adierazi ditugu, baina gure asmo nagusia izan da gure gurasoak artean ere bizi ziren munduaren erretratua egitea; hori da eraiki nahi izan dugun lekukotasuna, euskarri sendo moduan, eta hari eskaini diogu laburpen hau.
Azken horiek bi motatakoak dira batez ere: 1- gertakari zentzugabeak (kontzientziak, “eragozpenak” batez ere gauez); 2- izadiak berak, eta zehatzago esanda animaliek, emandako abisuak. Seinaleek haiek ulertzen dakitenak jartzen dituzte alerta: ''laster norbait hilen da''. Ikuspegi horretatik begiratuta, funtsezkoa da araoaren, begizkoaren seinalea irakurtzen jakitea, ''belhagilea'', eta gainerako konjuruak, ''konjuratze'', halakoren edo halakoren heriotza desiratzen dutenak gure artean, ''herioa desiratzea''.

Azkenik, arrazoi batzuk dauzkagu sinesteko gure “aspaldiko garaiko” herrikide askoren ustez hildakoek gure artean jardueraren bat gauzatzen jarraitzen zutela arima herratuen forma hartuta, ''arima erratiak''. Benetako izaki bitartekoak, arima herratu horiek, beti aktibo, itzaletako bizilagunak baina distira iheskorretakoak ere, sakon hartutako arnasakoak, oso nekez sartzen ziren Elizak ustez azkena izango zen epaiketa handi horren zain prestatzen zien gelaurrean. Arrazoi batzuk dauzkagu sinesteko hildakoak, alde egin arren, ez zirela beti desagertzen. Sakonean, Elizak ezin zion ideia horri aurka egin, ideia hori jaso behar zuen, zentzu berezia emanez (horrela, ume hila Jainkoak aingeru bihurtzen du).

Hilzoriak heriotzaren uneari zegokion gertaera publikoaren izaera nabarmentzen duten praktika batzuk sortu ditu. Hemen hartzen du parte printzipioz Elizaren erritualetik aparte dauden praktiketan giltzarri den pertsonaiak, emakume sakristauak, ''andere serora'' deritzonak. Hura arduratzen da elizako kanpai-jotzeaz, eta mezu horrek zentzu bikoitza dauka: 1- bizien komunitateari abisua ematea (izadia eta animaliak barne, zeintzuek pausoa markatzen duten, “astiro” bizi diren); 2- hil-hurrenari lagundu “kontsolamendua emanez”, “alde egiten lagunduz”. Horrela, hil-hurrenak bazekien denbora horretan bera zela ardura guztien erdigunea eta otoitzek eusten ziotela. Inor ez da hiltzen bakarrik edo abandonatuta.

== Heriotzari buruzko sinesmenak ==

Zaila da gai honi buruzko iritzia ematea. Irakurketa kristautik (''Jainkoaren nahia'') edo fatalistatik (''azken orena'', ''azken ozka''...) kanpo, heriotza aldi berean presentzia eta abiatze moduan “bizi da”. Egia esan, zantzuetan, garai “antzinagokoetan” zabalkunde handiz partekatuak izan direla diruditen ekiteko moduetan oinarritutako interpretazioak dira.

Presentziak ''Herioari'' egiten dio erreferentzia. Pertsonaren bila datorrenean, denek egon behar dute adi: animaliak ukuilura eramaten dira. Iriste horrek suak garbituko duen, araztuko duen aztarna moduko bat utz dezake.

Abiatzea “arimarena” edo “espirituarena” da, azken hatsaren lagun. Ikuspegi horretatik begiratuta, batzuetan teilatuko teila bat kentzen zen, eta heriotza gertatu berri den gelako leihoa edo atea irekitzen jarraitzen da. Hilak utzi egin gaitu, ''joan zauku'', baina haren gorpuzkiak ez dira kaltegabeak, begiak itxi behar zaizkio lehenbailehen inori dei egin ez diezaion. Azken iragate hori deskribatzeko erabiltzen ziren eta jaso diren esaldietan mundu konplexu, sakabanatu eta aldi berean xehetasunez betea hautematen da. Ikuspegi kristauak, Elizak ezartzen duen moduan, bete-betean erantzuten zion bere zereginari, jakina. Ikuspegi horretan, heriotza banaketa zen, baina baita epaimahai gorenaren aurrean aurkeztea ere, eta sarbidea, berme gutxikoa hori bai, kontuak eskatzen dizkigun Jainko bat errege duen zerurako.

== Etxeko eta familiako dolua ==
Lehen auzoari jakinarazten zaio, eta hark udalari eta parrokiari abisatzen die. Printzipioz, serora izaten da hileta-gurutzea entregatzen duena, eta begirunez eramango du bere auzokidearen gelaraino. Sarritan “kode” jakin bati jarraitzen zaio, desberdina hildakoa gizona, emakumea edo haurra den kontuan hartuta.

Lehen auzoa, eta kasu batzuetan bigarrena (auzo hauek zehazten saiatu garen irizpideei jarraituz definitzen dira), familiarekin biltzen da, eta abisatu beharreko ahaideen zerrenda egiten da. Lehen auzoak lan hori bere gertuko auzoen artean banatzen du, eta beste batzuen artean, behar izanez gero, modu horretan heriotzaren mezulariaren funtzioa bereganatuta, ''hil mezulari''; bere aldetik, bere buruarentzat uzten du distantziarik luzeena. Jakinarazpenak, ''hil abertitzia'' deritzonak, heriotzaren berri ematea eta hiletaren dataz informatzea du xede. Animalia batzuei ere abisatzen zaie (behiak, ardiak, erleak, txakurrak), eta horretaz familiako kide bat arduratzen da. Animalia horietako batzuk lutoz egon zitezkeen denbora tarte luze samar batean, batez ere erleak eta ardiak: itxita gordetzen ziren, ezkilen hotsa eragozten zen edo trapu bat jartzen zitzaien.

Azkenik, bada jakinarazpenaren oihartzun moduko bat ere, egunean hiru bider entzuten den hil-kanpaiarena, egunsentian, eguerdian eta arratsean: ''argitzian, eguerdian eta ilhuntzian''.

== Segizioaren prestakuntzak ==
Beste pertsonaia batek parte hartzen du; herri askotan hura da hileta antolatzearen arduraduna, arotza. Hark jartzen du hildakoa hilkutxan, bizkor egina, bere laguntzaile batekin edo lehen auzoarekin elkarlanean. Ohituraren arabera, familiak ez du gorputza manipulatu behar, ezta haren desagerpenaren lekuko izan ere. Hildakoa hil-jantzian biltzen da, batzuetan burua kuxin txiki batean bermatuta duela; trajerik edo soinekorik onenarekin janzten da. Oinak bere zapatetan eta txapela buruan dituela, bidaiari ekiten dio. Hiletaren bezperan edo hiletako goizean gaude.

Adarrekin dekoratutako mihisez osatutako edikulu batean aurkezten da orduan hilkutxa. Nafarroa Beherean, arotzak, ezkaratzan, ''eskaratze'', sarrerako atearen kontra, kapera txiki bat eraiki du auzoko emakumeek erramu berdeekin (ezpela, ereinotza) apaintzen dituzten mihiseekin. Atzealdeko mihiseari ''hil mihisia'' deritzo. Arotzak bi aulkiren gainean kokatzen du hilkutxa espazio itxi horren erdian. Kandelak eta argimutilak banatzen ditu aldeetako bakoitzean, familiak emandakoak edo auzokideengandik jasotakoak (familia bakoitzak bere izena ematen du oinarrian, gero berreskuratzeko). Bi objektu sinbolikok garrantzia hartzen dute: lehen auzoak erositako marmolezko gurutze bat (hileta-monumentuan jarriko dena) eta etxeko ''ezkoa'' (elizan hileta-elizkizunetan erabiltzen zen lutozko kandela).

Normalean, lehen auzo emakumeak, bere senarrarekin batera, bisitariak hartzen ditu ezkaratzaren sarreran. Ahaideak sukaldera eramaten ditu, etxeko bizilagunak dauden lekura.

Hiletaren ordua gerturatzen ari da; auzoko emakumeek beren kapa astunekin janzten dituzte emakumeak, gizonei beren lutozko kapei eusten laguntzen diete, gorbatak lotzen.
Arlo honetan muturreko aniztasuna da nagusi, neurri batean hileta-janzkian eta hura janzteko moduan ere aurkituko duguna. Alderdi hau bereziki agerikoa da gizonaren kasuan, baina, hala ere, elementurik pasiboena da, garrantzi txikienekoa ez esateagatik, erritualaren barruan.

Gai honek konplexutasun handia dauka, herrialdearen errealitateei baitagokie: jokabide batzuk Zuberoa osoan aurkitzen ditugu; beste batzuek, oso askotarikoak izanik, Nafarroa Beherea partikulartasunen mosaiko bihurtzen dute. Hala ere, leku guztietan auzokidetasuna da segizioaren ospakizuna antolatzeko eta zabaltzeko abiaburuko oinarria, eta segizioaren barruan Elizak leku bat dauka, egia da hori, baina ez berari dagokiona soilik. Komunitatean elkarrekin bizi izandako dramaren eta oinazearen eszenaratze eder horrek XVII. eta XVIII. mendeetako ospakizunak dakartza gogora.

== Hileta ==

Etxeko irteeran, Nafarroa Beherean bederen, arotzak segizioa antolatzen du. Tenpluaren sarreran, ''andere serorak'' egiten dio harrera. Lehenak kide baten heriotza ohoratzen duen komunitatea ordezkatzen du, eta bigarrenak komunitatea bera, zeinak harrera egiten dion leku batean, non Elizak, liturgiaren bidez, benetako zentzua emango dion haren heriotzari eta, horrenbestez, bizitzari.

Hileta-mezak aldaera gutxi ditu. Haren ezaugarri nabarmenenak “etxeko” erlijio bati dagozkio. Alderdi hauetan agertzen dira argi eta garbi: 1- Seroraren garrantzia “zeremonia-buru” moduan; 2- Lehen auzo emakumearen papera eta presentzia aktiboa; 3- Jendearen kokapena eta batez ere emakumeena, tradiziorik zaharrenean; 4- Argi moten manipulazioa, haien izaeraren arabera (''ezko'', ''xirio'').

== Eskaintzak ==
== Heriotzaren inguruko kondairak ==

Ez dago, berez, “heriotzari buruzko kondairarik” lurralde honetan; asko jota, ''arima erratiak'' deritzenei buruzko istorio estereotipatu batzuk, baita inolako arrazionaltasunik gabeko topiko eta praktikak ere. Ez da ohikoa ''Herioa'' entitate moduan hautematea eta informatzaile batek deskribatzea. Hileta erritual sustraitu eta egituratu batek halabeharrezko unea eta etxetik bizileku betierekorako iragatea onartzea eragiten du.
{{DISPLAYTITLE: XXV. HILETA ERRITUAK IPAR EUSKAL HERRIAN}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}

9794
ediciones