Cambios

PRODUCCION DE ACEITE VINO TXAKOLI Y SIDRA/eu

13 bytes eliminados, 17:23 16 nov 2019
sin resumen de edición
=== Olibaren garbiketa ===
Etxean jasota, olibak ''oliveña'' deritzenetik (olibondoa jezteko lanean saskira eroritako hostoei deritze horrela) eta buketetatik bereizteari ekiten zaio, zurezko trepeta bitxi bat erabilita, ''zaranda'' deritzona, Nafarroako eremu zabaletan ere erabilitakoa. Zeregin horri ''“airear airear la oliva”oliva'' (“oliba egurastu”oliba egurastu) esaten zioten Vianan (N). Aparatu hori bahe moduko bat da, bi metro baino gehiago luze, bataren eta bestearen artean irekitzeak dituzten ohol txikiz egindakoak. Makurtuta kokatzen da, mutur bat zoruan bermatuta eta bestea zurezko ohol edo altxagarri batzuek eutsita, eta batzuk eta besteak bereizteko baliatzen da, produktua jasotako saskitik gainera iraulita. Prozedura horretarako bi pertsona behar dira; bata, saskiko produktuak botatzeko, eta bestea, zoru gainean belauniko jarrita, beheraino iristea lortzen duten ''oliveñak'' eta buketak (Vianan ''tarrastrañas'' deritzenak) erretiratzeko.
Olibak garbitu eta gero, etxeetako beheko solairuetan edukitzen ziren. Hamabost egunez babestuta eduki eta gero, izerditzeko, oliba-errota partikularretara eramaten ziren, eta han ''trujalear'' deritzona egiten zitzaien; zeregin horretan, zamariak erabiltzen ziren errotarria edo ehotzeko harriak mugitzeko.
=== Oliba-olioa egitea ===
Oliba-olioa giza kontsumora bideratzea zen ohikoa, eta horretarako beharrezkoa da olibei daukaten olioa kentzea, ''trujalear'' edo ''trujalar'' (Viana, Mendigorria-N) deritzona eginda. Olibondoaren hostoak eta olioa belarriarentzako zein larruarentzako herri sendagintzan ere erabili izan dira, bai eta hipotentsore eta laxante gisa ere<ref>ETNIKER EUSKALERRIA.'' Medicina popular en Vasconia. ''. Atlas etnográfico de Vasconia, 2004, 209-211, 219, 221, 224-225, 254, 323 eta 421. or.</ref>. Horrez gain, iraganean lanparetarako erregai gisa baliatu zen<ref>ETNIKER EUSKALERRIA. Casa y Familia en Vasconia. ''Atlas etnográfico de Vasconia,'' , 2011, 535-537. or.</ref>.
== Ardoa ==
Ez dago sagardotarako sagar esklusibo bat, ''ardo-sagarra'', ''arno-sagarra'', edari perfektua eskuratzeko produktu guztiak dauzkana; horregatik, sagarrak hautatzerakoan horien konbinazio optimoaren ardura sagardogileak dauka, bere formula pertsonalean oinarrituta.
 
{{DISPLAYTITLE: XI. OLIOAREN, ARDOAREN, TXAKOLINAREN ETA SAGARDOAREN EKOIZPENA}} {{#bookTitle:Nekazaritza Euskal Herrian|Agricultura_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones