Cambios

sin resumen de edición
Beste garai batzutara edota beste kultura-giro batzutara joz gero, gure herri eta hirietako neska-mutilek egin izan dituzten olgeten antz haundiko beste batzuk agertzen dira, harrigarria bada ere. Eta gure artean bertokoentzat ditugun horiek dira izan ere unibersalenak.
Txontan, kastorka edo potxoloka, txirringolan, gorgoinetan edo zibo-ziboetan kulunkatu, gorabeheretan, asto-astoka eta itsu-itsuka Europan ere aintzina-aintzinatik egin izan da. Guzti hauek eta beste asko ere Parisen 1657.ean argitara eman zen ''Les jeux et plaisirs de l'enfance ''ize­neko izeneko berrogeita hamar bat jokoren bilduman bertan azaltzen dira. Obra honek Jacques Stellaren, Frantziako erregearen pintore izan zenaren, irudi txito ederrak dakartza, eta derrigo­rrezko derrigorrezko berri-iturri dugu berau gure haur jokoen jatorrira heltzeko<ref>José J. Olañeta editoreak berak zuzentzen duen «Los jóve­nes jóvenes bibliófilos» deritzan sortan (16. alea) lan honen gaztelerazko argitarapena eman du berriki: ''Juegos y pasatiempos de la infancia. ''Palma de Mallorca, 1989. Jacques Stellaren irudietarik batzuetara joko dugu guk bilduriko joko baten edo besteren azalgarri gisa.</ref>.
Arlo honetan antzerako informazioa jaso liteke Vienako Kunsthistorisches Museumean dagoen Pieter Brueghel Zaharraren ''Haur-jokoak ''izeneko koadroaren azterketatik. Pintura honetatik jaso litekeenez, 1560.ekoa dela kontutan hartuta, Flandriako haurrek garai haretan txirringolan, izkutaketan, kaniketan, ogibideen itxurak, prozesioetara, panpinetara, dendetara, zapiare­kin, zankoetara, txorro-morrora, eta abar, eta abar egiten zuten. Pintore flandiarrak azaltzen dituen larogeita lau jokootatik asko eta asko oraintsura arte gurean erabili izan dituztenen antz han­dikoak dira.
127 728
ediciones