Cambios

sin resumen de edición
Arlo honetan antzerako informazioa jaso liteke Vienako Kunsthistorisches Museumean dagoen Pieter Brueghel Zaharraren ''Haur-jokoak ''izeneko koadroaren azterketatik. Pintura honetatik jaso litekeenez, 1560.ekoa dela kontutan hartuta, Flandriako haurrek garai haretan txirringolan, izkutaketan, kaniketan, ogibideen itxurak, prozesioetara, panpinetara, dendetara, zapiarekin, zankoetara, txorro-morrora, eta abar, eta abar egiten zuten. Pintore flandiarrak azaltzen dituen larogeita lau jokootatik asko eta asko oraintsura arte gurean erabili izan dituztenen antz handikoak dira.
On Joxemiel Barandiarangoak esan zuenez «haur olgeta askotan igarotako belaunaldien oroimena eta aintzinako siniskeren aztarrenak zaindu dira muinean...». Guzti hau argitzeko ze­ra zera azaltzen zuen: «Konzalo izeneko jokoan, Ataunen (Gipuzkoa) zabal-zabal dabilena, galtzen duenak hormaren kontra jarri behar du makurturik eta garailea eutsiz (bere bizkar gai­nean gainean jezarrita dagoena), eta sorbaldan jartzen dizkion atzamarren kopurua igartzen ez badu, bien bitartean zera esanik: ''anda, manda, zenbat beatz. ''A Coruñako ''De codín, de codín, ''eta Sevillan ''Recotín recotín, ''eta erromatarren ''Bucca, bucca quot sunt hic? ''joko berbera ditugu»<ref>José Miguel de BARANDIARAN. «Contribución al estudio paletnológico del pueblo vasco. El magismo» in OO.CC. Tomo V. Bilbao, 1974, 2. oharra, 230-231. or.</ref>.
Iraupen handiko beste joko batek Euskal Herriko toki askotan «Artzain jokua» hartzen du izena, erdaraz «Tres en raya». Ovidio olerkari latindarrak, joko berberau azaldu zuen orain bi mila bat urte bere ''Ars amandi ''obran (III, 365,366), honako lerro hauetan<ref>Cfr. Rodrigo CARO. ''Días geniales o lúdricos. ''Madrid, Espasa Calpe, 1978, 163. or.</ref>:
127 728
ediciones