Cambios

sin resumen de edición
Ohizko jokoen krisiaren arrazoian, sarritan hemengo hauek azaltzen dira: olgetako tokirik eza eta telebistak umeengan duen eragin handia. Hauek guztiz baztertu barik, krisia gure ustez beste arrazoi konplexuen ondorio ere bada.
Ohizko gizartean bizimodua eta lana bera ere etxaldearen inguruan egiten zen eta gehienez ere gizarte-gune horren ingururik hurbilenera hedatzen zen. Haurrak orduan nagusiekiko harreman jarraikoa zeukan, eta adin bateraz gero, nagusien lanak betetzen hasten zen. Harreman honetan belaunez belaun igarotzen ziren lanetako trebetasunak eta teknikak, ezagutzak, sines­keraksineskerak, sineste moralak, sinboloak eta beren esanahiak.
Eskolako eginbeharrak bigarren mailakoak zi­ren eta haurrik gehienek irakurtzen ikasi, idazten eta kontuak egitearekin nahikoa zuten.
127 728
ediciones