Cambios

sin resumen de edición
Eta akats hori Eusko Legebiltzarrak 1990. urtean onartutako Kultur Ondarearen legean zuzendu zuen. Bertako 53. atalak honako hau dio: "Gauzazkoez besteko etnografi ondasunak, hona nola, ekandu, ohitura, sorkuntza edo jokaerak, hauek aurkitu daitezkeeneko gauzazko aztarnak baino garrantzitsuago direnak, lege honen arabera gaitasunaren jabe den Administrazioak zainduko ditu, horretarako, horien ikerketa eta bilketa zehatza horiek etorkizuneko belaunaldienganaino ailegatzea bermatuko duten gauzazko euskarrietan egitea suztatuz".
Argitalpen honetan, Atlas honen orain arteko beste aleetan bezala, tokian tokiko ikerlan etno­grafikoa etnografikoa Euskal Herria osatzen dugun lurralde eta elkarteetan sortutako Etniker taldeek egin dute. Idazlana, testuen lanketa eta argitalpena Labayru Ikastegiko Etnografia Sailaren ardura izan dira. Bertan dago Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren Idazkaritza Teknikoa. Hori guztia On Joxemiel Barandiaran maisuak zirriborratutako plangintzaren arabera egin dute, haren gomutak bizirik dirau guztiongan eta.
Neurri eta zabalera honetako lanek erakusten dute zein garrantzitsua den instituzioen arteko lankidetza, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren artekoa, kasu honetan. Beste alde batetik, begibistakoa da erakunde pribatuen eta administrazio publikoaren arteko lankidetzak dakarren kultur aberastasuna.
127 728
ediciones