Cambios

sin resumen de edición
Proiektu erraldoi hori gaur egun ''Etniker Proiektua ''izenarekin ezagutzen duguna da. Beraren xede nagusia da material etnografikoen bilketa sistematikoari ekitea. Tradizioz Euskal Herritzat ezagutu izan dugun eremuko bizimoduaren ezaugarri diren arauak, egiturak eta funtzioak aztertzea du helburu.
Asmo horri eutsi nahian, eremua benetan zabala eta anitza zela kontuan izanik —bai adminis­trazio administrazio bai kultur aldetik—, herrialdeka antolatu behar izan zuten. Horretarako, Barandiaranen beraren ekintzapidez, lehenengo eta behin Nafarroako ikerlari-taldea eratu ostean, ''Etniker Talde­ak Taldeak ''eratu ziren, ikerketa etnografikoari ekiteko prest zeuden lantaldeak. Talde horiek lurralde bakoitzean jadanik bazeuden beste kultur erakunde batzuei atxikita zeuden. Esate baterako, Na­farroako Nafarroako taldea Nafarroako Unibertsitateko Arkeologia Departamentuari atxiki zitzaion (1969), Gipuzkoakoa Donostiako Aranzadi Zientzia Elkarteari (1972), Bizkaikoa Bilboko Labayru Ikastegiko Etnografia Sailari (1973), Arabakoa, gaur egun, Arabako Mintegi Etnografikoari atxi­kita atxikita dago (1974) eta Iparraldekoa —Frantziako Pirinio Atlantiarren departamentua hartzen duena— Baionako Lauburu Elkarteari. Lantalde horiek biltzen dituen taldea "Euskal Herriko Etniker Taldeak" elkartea da. Taldekide guztiek dute prestakuntza unibertsitarioa eta denek egin dute tokian tokiko ikerlanerako ikastaroren bat, metodologia etnografikoaren inguruan. Talde horietako bakoitzean zenbait lankide daude, lurraldeko arduradunak koordinatuta.
1976ko ekainaren 5ean, Etniker taldeen Akta Liburuan Barandiaranek hitz hauekin definitu zuen proiektua:
127 728
ediciones