Cambios

sin resumen de edición
Hamabigarrenetik hamabosgarrenera bitarteko kapituluetan ezkontza aztertu dugu. Ezteguetarako gonbidatuak, ezkontza bera, ezkonbazkaria eta bertako ohiturak, ezkontzaren ondorengo eskaintzak, arrioaren gurdia eta bizileku berrira sartzea dira aztergai nagusiak. Obraren amaieran mutilzahar eta neskazaharren bizimodua, zaharren eta alargunen arteko ezkontzak eta harreman bereiziekin lotutako usarioak jaso ditugu.
Ahal izan den neurrian behintzat, gertaeren sekuentzia kronologikoa eta gaien hurrenkera bateratzen saiatu gara. Horregatik, zenbait eranskin gehitu ditugu kapituluen amaieretan, edu­kiari edukiari buruzko etnotestuak eta azterlanak bilduz. Ohikune eta ohituretan mendeak aurrera egin ahal izandako aldaketen berri jasotzen saiatu gara, gaur egungo egoeraren berri ere askotan jaso izan dugularik.
<div style="margin-left:0cm;"></div>
127 728
ediciones