Translations: Introduccion Agricultura en vasconia/105/eu

Atlas Etnográfico de Vasconia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Idazketa Talde horretan, bereziki aipatzekoa da Etniker Bizkaia taldeko (Labayru Fundazioko Etnografia Arloa) Luis Manuel Peña, Segundo Oar-Arteta, Gurutzi Arregi eta Ander Manterola kideen parte-hartze aditua. Beraiek hartu dute lan hau egituratzeko ardura zaila. Horretarako, jasotako materiala sailkatu, berrikusi eta, zenbaitetan, berridatzi behar izan dute. Horrez gain, beste hainbat lan ere egin behar izan dituzte: zegokion bibliografian sakondu, lexiko-doiketak egin, irudiak aukeratu eta argitalpenaren prestaketarekin lotutako guztia betearazi. Mahatsondoaren eta olibondoaren Mediterraneoko laborantzen inguruko idazketan, parte-hartze nabarmena izan dute Etniker Nafarroako (Nafarroako Unibertsitatea) Francisco Javier Zubiaurrek eta Etniker Arabako (Arabako Etnografia Seminarioa) José Ángel Chascok. Etniker Arabako Juan José Galdosek laborantzako egungo mekanizazioari eta teknikei buruzko informazioa eman du.