Translations: Introduccion Agricultura en vasconia/17/eu

Atlas Etnográfico de Vasconia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Lehen talde horretatik sortu ziren gainerakoak. 1972an, Etniker Gipuzkoa jaio zen, Donostiako Aranzadi Zientzia Elkarteari atxikia. Urtebete geroago, 1973an, Etniker Bizkaia sortu zen, Labayru Fundazioko Etnografia Arloaren babesean. Urte berean, Etniker Araba ere sortu zen; hasieran, Gasteizko Iradier Sozietatearen inguruan, eta, geroago, Arabako Etnografia Seminarioaren inguruan. Baionako Association Lauburu elkarteari lotuta, Etniker Iparralde sortu zen 1986an; Pirinio Atlantikoetako departamendu frantziarreko euskal lurraldea hartzen du.