Translations: Introduccion Casa y familia en vasconia/17/eu

Atlas Etnográfico de Vasconia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Lehen talde horretatik gainerakoak sortu ziren. 1972an, Etniker Gipuzkoa jaio zen, Donostia­ko Aranzadi Zientzia Elkarteari atxikia. Urtebete geroago, 1973an, Etniker Bizkaia sortu zen, Labayru Ikastegiko Etnografia Sailaren babesean. Urte berean, Etniker Araba ere sortu zen; hasieran, Gasteizko Iradier Sozietatearen inguruan, eta, geroago, Arabako Etnografia Semina­rioaren inguruan. Baionako Association Lauburu elkarteari lotuta, Etniker Iparralde sortu zen 1986an; Talde honek Pirinio Atlantikoetako departamendu frantziarreko euskal lurraldea hartzen du.