Translations: Introduccion Casa y familia en vasconia/39/eu

Atlas Etnográfico de Vasconia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Etniker Euskalerria taldeak 1976an hasi ziren era koordinatuan lanean, eta, 1987an, lan-plana birformulatu zuten eta berrantolatu egin ziren. Horretarako, Idazkaritza Tekniko bat sortu zuten. Idazkaritza Teknikoa landa-ikerketak koordinatzeko eta liburukiak idazteko arduraduna da. Idazkaritzaren ardura Labayru Ikastegiko Etnografia Sailak dauka. Egoitza Derion (Bizkaia) dago, eta lana egiteko langile prestatuak ditu. Lagungarri gisa, euskal gaien inguruko liburutegi orokor handia dauka, 60.000 liburu ingurukoa, eta beste liburutegi bat, 3.000 liburu ingurukoa, antropologian eta etnografian espezializatua.