Translations: Introduccion Ritos del nacimiento al matrimonio en vasconia/18/eu

Atlas Etnográfico de Vasconia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Asmo horri eutsi nahian, eremua benetan zabala eta anitza zela kontuan izanik —bai administrazio bai kultur aldetik—, herrialdeka antolatu behar izan zuten. Horretarako, Barandiaranen beraren ekintzapidez, lehenengo eta behin Nafarroako ikerlari-taldea eratu ostean, Etniker Taldeak eratu ziren, ikerketa etnografikoari ekiteko prest zeuden lantaldeak. Talde horiek lurralde bakoitzean jadanik bazeuden beste kultur erakunde batzuei atxikita zeuden. Esate baterako, Nafarroako taldea Nafarroako Unibertsitateko Arkeologia Departamentuari atxiki zitzaion (1969), Gipuzkoakoa Donostiako Aranzadi Zientzia Elkarteari (1972), Bizkaikoa Bilboko Labayru Ikastegiko Etnografia Sailari (1973), Arabakoa, gaur egun, Arabako Mintegi Etnografikoari atxikita dago (1974) eta Iparraldekoa —Frantziako Pirinio Atlantiarren departamentua hartzen duena— Baionako Lauburu Elkarteari. Lantalde horiek biltzen dituen taldea "Euskal Herriko Etniker Taldeak" elkartea da. Taldekide guztiek dute prestakuntza unibertsitarioa eta denek egin dute tokian tokiko ikerlanerako ikastaroren bat, metodologia etnografikoaren inguruan. Talde horietako bakoitzean zenbait lankide daude, lurraldeko arduradunak koordinatuta.