Translations: Main Page/60/eu

Atlas Etnográfico de Vasconia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Orrialde honetako edukia

[/atlas/juegos/A-chorro-morro.jpg|Astoka. Iturria: Iñigo Irigoyen, José. Folklore Alavés. Gasteiz: Arabako Foru Aldundia, 1949.|Parte-hartzaile bat edo batzuk makurtu egiten dira, “astoa” esan ohi zaion jarrera hartuta, eta gainerakoek haien gainetik jauzi egin edo pasa behar dute.||]

[/atlas/juegos/Vestidos_y_adornos_vegetales_Egozkue_1967.png|Landareez egindako jantziak eta apaingarriak. Egozkue (N), 1967. Iturria: José Zufiaurre, Etniker Euskalerria Taldeak.|Akerrak adarrak okerrak ditu,
adarrak okerrak akerrak ditu,
okerrak adarrak akerrak ditu.

Aho-korapiloa||]

[/atlas/juegos/A-enfermeras-Getxo-1993.jpg|Mediku-erizainetan. Getxo (B), 1993. Iturria: Jon Elorriaga, Etniker Euskalerria Taldeak.|Txikia banintzen, handia banintzen, maiatzerako burutu nintzen.
Igarkizuna||]

[/atlas/juegos/Umetxo-taldea_Zeanurin_aurrekoa_parrantolarekin_Zeanuri_1920.jpg|Haurtxo-taldea. Zeanuri (B), 1920. Iturria: Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa: Felipe Manterola Funtsa.|Gizarte tradizionaleko haurrek, hirikoek zein landa-eremuetakoek, ez zuten ia jostailurik ezagutzen, eurek egindakoak kenduta. Jolasa nagusitzen zen jostailuaren gainetik, eta, nolanahi ere, jostailua jolasaren euskarria izaten zen.||]

[/atlas/juegos/Ninos-con-patinetes-y-triciclos-en-la-Florida.jpg|Haurrak Florida parkean patinete eta trizikloekin. Iturria: Gasteizko Udal Artxiboa: Ceferino Yanguas.|Jolasak bizitza osoan laguntzen dio gizakiari; hala ere, jarduera horrek oso funtzio desberdinak betetzen ditu haurrengan eta helduengan.||]

====[/atlas/juegos/Pin-pin-zarramacatin-Carranza-1993.jpg|Pin, pin, zarramacatín. Karrantza (B), 1993. Iturria: Luis Manuel Peña, Etniker Euskalerria Taldeak.|Honek arrautza ekarri,
honek erreten ipini,
honek gatza eman,


honek pixka bat probatu,
honek dena jan!

Atzamar-jokoa||]====

[/atlas/juegos/Beasaingo-haurrak-Egozkuen-1967.jpg|Beasaingo haurrak Egozkuen (N), 1967. Iturria: José Zufiaurre, Etniker Euskalerria Taldeak.|Txori-ikasten
Hegaztien habien bila joaten jolasten zen, eta, horretara, haien ohiturak, kantuak, eraikuntza-teknikak eta abar ikasten ziren.||]

[/atlas/juegos/Lanzando-la-trompa-Getxo-1993.jpg|Ziba jaurtitzen. Getxo (B), 1993. Iturria: Jon Elorriaga, Etniker Euskalerria Taldeak.|Helduen munduan izaten diren aldaketak haurren munduan ere islatzen dira. Ez dugu ahaztu behar aldaketa horiek eragina dutela joko tradizional askoren azpian dauden sinesmenen, usteen eta errituen unibertsoan; joko horietako asko esanahiz hustuko dira, batzuk ez dira gehiago erabiliko, eta beste batzuek iraungo dute eta egoera berrietara egokituko dira.||]

[/atlas/juegos/Jugando-al-corro-Larraul.jpg|Korruka. Larraul (G). Iturria: Antxon Aguirre, Etniker Euskalerria Taldeak.|Korruka Al corro de las patatas,
naranjas y limones,
como comen los señores,
alupé, alupé,
sentadito me quedé.||]

[/atlas/juegos/Asto-astoka-Zeanuri-1920.jpg|Arre-arreka. Zeanuri (B), 1920. Iturria: Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa: Felipe Manterola Funtsa.|—Arre, arre, mandako,
bihar Tolosarako,
etzi Panplonarako.
—Handik zer ekarriko?
—Zapata ta garriko.||]

[/atlas/juegos/Zotzetara_Zeanuri_1993.jpg|Zotzetara. Zeanuri (B), 1993. Iturria: Ander Manterola, Etniker Euskalerria Taldeak.Txirristi-mirristi,
gerrena, plat,
olio-zopa, kikili-salda,
urrup edan edo klik,
ikimilikiliklik.

Zozketa-formula||]

[/atlas/juegos/Velando_el_sueno_1914.png|Loa zaintzen. Iturria: Novedades. Donostia, 1914.|Obabatxua lo ta lo,
zuk orain eta nik gero;
zeuk gura dozun orduren baten,
biok egingo dogu lo ta lo.
Lo-kanta||]