Aurkezpena

Atlas Etnográfico de Vasconia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Aurreko alea aurkezteko zoriona eta ohorea ere izan nituen eta jakin dakit proiektuaren barruan dagoeneko lanean dihardutela hurrengo liburua prestatzen, Euskal Herriko abelazkuntza eta artzaintzari buruzkoa. Hurrengo ale horretan, Etniker taldeak beste iker-eremu batean murgilduko dira, bizimodu tradizionalenean. Eskerrak adierazi behar dizkiet Etniker Taldeei eta Labayru Ikastegiari, eta ziur nago, obra hau ere, orain artekoak izan diren bezala, irakurgai eta kontsulta-liburu aproposa izango dena bai adituentzat bai herritar guztientzat.

M. Carmen Garmendia Lasa
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua