Translations: Resumen/40/eu

Atlas Etnográfico de Vasconia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Landa-azterketa Euskal Herriko lurraldean egin da, Europako mendebaldean, Aturri ibaiaren (iparraldean) eta Ebro ibaiaren (hegoaldean) artean zabaltzen den esparruan. Batetik, Estatu espainiarrean bildutako administrazio politiko bik osatzen dute (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa), eta, bestetik, Pirinio Atlantikoetako departamendu frantsesak. Guztira, 20.531 km 2 -ko azalera du, eta 3.099.723 biztanle (2010eko errolda penintsulako Euskal Herriarentzat, eta 2008koa, aldiz, Euskal Herri kontinentalarentzat).