127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
<div style="margin-left:0cm;"></div>
Hamasei edo hamazazpi urteetara iristean, mutil koxkorrak eta neska koxkorrak "gazteek" osatutako multzoko parte izatera igarotzen dira. Adin kategoria horretan iraungo dute egoera zibila aldatu arte. Igarotze horri, Nafarroan, "''entrar a mozo''" deritzo, "mutil egin''". Haur izatetik gazte izatera igarotzea jokabideari eragiten dioten gertakari jakin batzuek markatzen dute; horien arteko garrantzitsuena da jolasak alde batera uztea.
Mende honen erdialdera arte, trantsizio horrek aldaketak eragiten zituen are janzkeran ere. Une horretan, mutil koxkorrak galtza luzeak janzten hasten ziren. Gaur egun janzkera aldaketa horrek ez du garrantzirik, mutil koxkorrek zein neska koxkorrek oso adin goiztiarretatik janzten baitituzte galtza luzeak. Antzina, adin horretara iritsitakoan, neska koxkorrek galtzerdiak alde batera utzi eta galtzerdi luzeak janzten zituzten, eta orpo erdiko zapatak. Motots askez, txirikordaz edo kiribilez orrazteari eta xingolak, ''txoriak'', erabiliz apaintzeari ere utzi zioten, eta tximaz edo motots bilduz egindako orrazkerak erabiltzen hasi ziren. Hamasei urte ingurura iritsitakoan, neska gazteek ilea bildu eta zapi batekin estaltzen zuten, adierazteko nagusiak zirela dagoeneko (Abadiño-B).