Cambios

Saltar a: navegación, buscar

UNIDADES DE MEDIDA/eu

1 byte eliminado, 14:52 19 nov 2019
sin resumen de edición
Karrantzan (B), giza gorputza neurri-unitate gisa hartzearekin lotutako hitz batzuk jaso dira. Horrela, diote hazbetea (gaztelaniaz, ''pulgada'') erpuruaren muturraren eta lehen artikulazioaren arteko distantzia dela, tolestuta dagoenean, eta arra edo zehea (gaztelaniaz, ''cuarta'' edo ''palmo'') eskua luze jarrita erpuruaren eta hatz nagiaren muturraren arteko distantzia.
Lekuan bertan distantzia bat neurtu behar denean, pauso luzeak emanez kalkulatzen da, horietako bakoitza metro baten baliokidetzat jotzen baita. Bedaroan ere (B) ere ''pausue'' neurria jaso da, metroaren baliokidea gutxi gorabehera eta zabalera gutxiko lursailetako distantziak eta luzerak neurtzeko erabilia.
Informatzaile karrantzarrek adierazten dute, metro bat kalkulatzeko inongo trepeta mekanikorik gabe eta erreferentzia gisa gorputza bera erabilita, beso bat luzatzen dela horizontalki alde batera eta metro bat dela urrundutako eskuaren atzamarren muturren eta beste besoaren hasieraren arteko tartea. Antzeko moduan, kana (gaztelaniaz, ''vara'') atzamarren muturren eta norberaren beso luzatuaren hasieraren arteko tartea da.
 
{{DISPLAYTITLE: XIII. NEURRI-UNITATEAK}} {{#bookTitle:Nekazaritza Euskal Herrian|Agricultura_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones