127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Dena dela, eremuen ezberdinketa hori –erromatarrek aipatzen zituzten ''saltus eta ager''– ez da azaleko begirada batekin hauteman litekeen bezain sakona. Hori dela eta, zehaztea komeni da. Atlantiar isurialdean etxe asko, isolatuta barik, auzuneetan bildurik daude, sarritan batzuk besteetatik urrun kokatu arren.
Atlantiar isurialdeak, non etxeen sakabanatzea ohikoagoa eta berezkoagoa den, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroako mendialdea eta Euskal Herri kontinentala hartzen ditu bere baitan. Mediterraneoak, aitzitik, Nafarroako Erribera eta Arabako Errioxa. Bataren eta bestearen artean, Arabako lurralde gehiena eta Pirinio azpiko eta erdialdeko Nafarroa hartzen duen tarteko eremua dago.