Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

3 bytes eliminados, 08:42 27 nov 2017
sin resumen de edición
Antzina, senar-emazteen eginkizun eta lanak gaur egun baino mugatuago eta ezberdindua­go zeuden. ''Etxea'' eta etxea inguratzen zuen ''etxaldea'' ezberdintzen ziren. Bigarren horren barruan alboko eraikuntzak, tresnak, anima­liak, landak eta basoak zeuden. Aurreko guz­tia, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi bate­an, produkzioari begira egituratuta zegoen. Etxe barruko eremua elikagaien produkzio eta banatzeari, garbitzeari eta atseden hartzea­ri begira antolatuta zegoen.
Tradizioz, gizonak etxetik kanpoko lanak egin izan ditu, hau da, nekazaritza, abeltzain - tzaabeltzaintza, artisautza eta bestelakoak. Etxe barrua emakumearen lekua da, ''baratz'' edo ''ortua'' salbu: bertara ere ateratzen ziren, euren ardura zenez gero. Etxe barruan, aitzitik, gizonezkoak kortara “sartzen” ziren; euren arduren barruan zegoen lana zen, nahiz eta emakume­ek ere laguntzen zuten, txerriak edo oiloak bezalako animalia txikiagoekin lotutako lane­tan, adibidez. Emakumezkoak ziren, era bere­an, familiako defuntuen, ''gure aurreko''en, kultuaz arduratzen zirenak. Sepulturako nahiz eliza-kanpoko errituetako burua zen.
Nekazaritza eta abeltzaintzatik haratago, artzaintzari edo arrantzari lotutako bizimoduan, kasurako, senarrak kanpoan denbora luzea egiteak berez gizonezkoenak ziren beharrak emazteek egin behar izatea zekarren.
127 728
ediciones