Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

43 bytes añadidos, 08:05 28 nov 2017
sin resumen de edición
Beste horrenbeste esan liteke, era berean, egoera ekonomiko txarra –gauzak txarto egi­tearren nahiz mantenuaren ardura zeukana hil berri zelako– bizi zutenei buruz: laguntza ematen zitzaien. Haserreak eta eztabaidak larriagotzat jotzen ziren senitartekoen artean gertatzen zirenean: familiako beste batzuek esku hartzen ohi zuten, bitartekari legez, ego­era hobetzeko. Laburbilduz, etxe eta familia bateko kide izatearen sentimendua sakonagoa zen. Orain, familiaren desegituraketa gertatu da, eta familia-taldeak murritzagoak dira.
[[File:2.44_Familia_bereko_lau_belaunaldi_Ajangiz_1997.png|frame|Familia bereko lau belaunaldi. Ajangiz (B), 1997.]]
“Familia” hitza “ondorengo” berbaren sinoni­mo ere bada, gaztelaniaz nahiz euskaraz. Bikote batek lehenengo seme-alaba edukitzean, ondo­koa esaten da: ''“Han tenido familia”'' edo ''“familia izan dute”''. Hortaz, umerik gabeko bikote batek ez luke familia bat osatuko. Bide horretatik uler­tu behar da XVI. mendeko Bizkaiko ondoko errefraua: ''“Eztai etxerik, ez duena aurrik”''.
127 728
ediciones