127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Eraikuntza-elementuen izenak inkestak egin diren leku ezberdinetako berriemaileek emandakoak dira. Horietako asko arginak, arotzak edo eraikuntzako langileak izan arren, oro har ez dira hitz teknikoak jaso; are gehiago, ezezagunak izan ohi dira halakoak lekukoentzat.
Tokiko tradizioak, usteak eta etxearen nahiz familiaren gainean jendeak edukitako bestelako bestelako faktore ikusezinak ere ezin dira ahaztu. Izan ere, elementuok etxearen egituraketan, apainketan, sinbologian eta barneko antolaketanantolaketan, batik bat, eragin izan dute.
Etxea babesteko egitura fisikoaz gain, babes hori izadiari, izaki jainkotiarrei eta santuei eskatzeko erritualak ere egon izan dira. Arreta gehien bildu duten bi elementuak berez aterpe eta babesle den teilatua eta etxeko atea izan dira. Hori dela eta, etxea tximista eta espiritu okerrengandik babesten ahalegintzeko, erritu jakin batzuk egon dira.