Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

10 bytes eliminados, 10:00 20 dic 2017
sin resumen de edición
Etxaurreak beroa eta eguzkiaren argia bilatzen du, eta, horregatik, orientazio nagusiak hegoalde, hego-ekialde eta ekialdera begira daude. Biztanleria baturik bizi den lekuetan ere, besteak beste, hirietan, orientazio hori bilatzen den arren, eraikina zer kaletan kokatzen den erabakigarria da.
Etxeko barne-egituraketa bertako biztanleek egiten duten lanaren araberakoa da. Hori horrela, logikoa da, jarduera nagusitzat neka­zaritza nekazaritza eta abeltzaintza dituen etxe bateko beheko solairuan korta eta etxeko animaliak egotea, izan lanerakoak (idiak, behiak, man­doakmandoak, behorrak eta abar) nahiz produktuak lortzekoak (ardiak, txerriak, oiloak, untxiak eta abar). Korta edo kortak iparraldera begira egon ohi dira. Bertako animaliek beroa ema­ten ematen dute beheko aldean zein lehenengo solai­ruko solairuko geletan (sukaldea eta logelak). Hotzaren kontrako babes horren indargarri dira goiko solairuan gordetzen diren belar lehor, iratze eta lastoa. Abereak bizileku den etxe alboko eraikuntzetara atera dira gaur egun, baina etxeen babesa handiagoa da, besteak beste, material isolagarriei eta ate nahiz leiho her­metikoei hermetikoei esker.
Beste horrenbeste esan liteke arrantzaleen edo bestelako artisauen etxeei buruz ere: etxe­aren barne-egituraketa egiten duten lanaren araberakoa izan ohi da. Hori ezin esan daite­ke, baina, hiriguneetako etxeez. Izan ere, hala­koetan, nagusiki, etxea bizilekua baino ez da: bertako bizilagunek etxetik kanpo egiten dute lan.
127 728
ediciones