127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Inguruko eraikuntza osagarriak etxearen atal dira, etxetik bertatik hurbil edo urrun egon. Euskaraz tegi esaten zaie horrelakoei. Zehaztasuna, baina, elementu horrekin batera konposizioan agertutako elementuek ematen dute: ''oilategi'' (oiloena), ''zerritegi'' (txerriena), ''lastategi'' edo ''belartegi'' (lastoarena), eta abar.
Aipatutako apainketa eta egitura soildun arruntekin batera, herri guztietan egon dira maila altuagoko etxeak. Eraikuntzon ezaugarri ezaugarri dira, kasurako, lau isurialdedun teilatuak eta harri-kopuru handiagoa edukitzea, edo ate, leiho eta zutabeetako kalitate hobea. Etxearen Etxearen nahiz bertako bizilagunen mailaren adierazgarri adierazgarri dira, era berean, apainketa eta armarriaarmarria.
Etxearen izena garrantzitsua izan da toponimiari dagokionez, izen hori berori bertako bizilagunei –abizen edo izengoiti legez– ematen baitie. Izenak inguruaren ezaugarriekin, egoerarekin, etxeak betetzen duen funtzioarekin nahiz etxekoek egiten duten lanarekin izan ohi du zerikusia. Izan liteke, era berean, familiaren izenak eman izana. Biztanleria bildurik bizi den lekuetan, hala nola, hiribilduetan, etxeek gutxitan eduki ohi dute izen propioa.