127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Etxeko ardatza denez gero, sua bera izan da erritual ezberdinen objektu, izan oso zaharrak –solstizioekin lotutakoak, kasurako–, nahiz kristautasunak ekarritako berriagoak –Pazko sua, adibidez–.
Gure inkestek ''ezkaratz'' edo ''suete'' erdian zegoen zegoen ''beheko'' suaren gaineko oroitzapenak oraindik oraindik ere badirela erakutsi dute. Ostean, horma baten kontra egotera igaro zen, betiere, tiroa, aire-korronteak eta beroak ihes nondik egin zezakeen –hormetako zuloetatik, esaterako– gogoan harturik. Sukalde ekonomikoek XX. mendearen erdialdera ordezkatu zituzten aipatutako beheko suak, eta beheko su zaharrak zaharrak mantendutako lekuetan, txerri-hilketaren inguruko lanetarako baino ez dira erabiltzen. Gerora, gai honi dagokion atalean aztertzen den bezala, sukalde ekonomikoak ordezkatu dituzten sukalde are modernoagoak agertu izan dira: gasezkoak, argindarraz dabiltzanak, bitrozeramikak, indukziozkoak eta abar.
Sutegiaren ondoan edo ganbaran ogia egiteko erabiltzen zen labea zegoen leku askotan. Ez da ahaztekoa, bide batez, elikagai horrek gizakientzat izan duen garrantzia. Ondoren, labea kanpora atera zen, etxe alboko eraikuntza libre batera.