127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egiteko, 1976tik lankidetzan jardun zuten Etniker taldeek 1987an erabaki zuten lan-plangintza beste era batera antolatu eta zuzendaritzarako zituzten organoak aldatu egingo zituztela. Idazkaritza teknikoa eratu zuten, eta, tokian tokiko ikerlanak koordinatzeaz gain, ikertutako gaien berri idaztearen ardura izango zuen. Idazkaritza horren egoitza nagusia Labayru Ikastegiaren Etnografia Sailean dago, Derion (Bizkaia), gai etnografikoetan espezializatutako bibliotekaren laguntza duelarik egoitzan bertan.
Ikerketen planifikazioari zegokionez, aurrerantzean Etniker taldeek beren kanpo ikerketak sinkronizatu egingo zituztela ere erabaki zuten, urtero galdeketa nagusiko gai bat landuko zutelarikzutelarik.
Lehenengo bost urteetako lanetan garatzeko gaietarako honako hurrenkera hau zehaztu zuten: ''Elikadura tradizionala etxean eta elikadurari buruzko erritoak ''(1988). ''Haurren mundu ludikoa: jolasak eta abestiak ''(1989). ''Bizitzako ohikuneak: jaiotza, haurtzaro, gaztaro, ezkontza eta heriotzari buruzko ohikuneak ''(1990-1993). ''Herri-sendabideak ''(1994).