127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Europako beste hainbat lurraldetan bezala, Euskal Herriko heriotz ohikuneak kristautasunak markatutako kulturaren barruan eman dira, eta ohikuneotako batzuek Elizak bere liturgian ezarritako arauei eta errituei atxikirik iraun dute.
Hiletari dagokion erritual katolikoa 1604an aldarrikatutako ''Exsequiarum ordo ''delakoan zehaztu zehaztu zen, aldaketa handi barik hiru mende eta erdi luze indarrean egon dena, harik eta Vatikanoko Vatikanoko II. Batzarreak (1961-1965) liturgia-berrikuntzak berrikuntzak egin zituen arte.
Orduko erritual hura soila zen: berez liturgiazkoak ziren ospakizunak baino ez zituen arautzen. Bazter uzten ziren heriotzaren inguruko hainbat ohitura; besteak beste, hilotza garbitu eta jaztearena, hildakoaren etxeko gaubela, hil-opariak, hileta-bazkaria eta abar.